Kejak eta eskarixak

Ipini dute seinale berria

Ubane Madera Zangitu 2021eko ekainaren 4a

Seinale berria.

Ipini dute Atxuri kale inguruko zirkulazioaren abiadura-muga adierazten duten seinale berria. Zirkulazio-arau berrien arabera, errepide zati horretan, ibilgailuek ezin dute gainditu 20 km/h-ko abiada. Aste honetan bertan kexatu da herritar bat inguru horretan ibilgailuak bizkorregi pasatzen direlako.