Txistularien kalejira-kontzertua

Ubane Madera Zangitu 2021eko ekainaren 8a

Domekan, hileroko kalejira egin zuten herriko txistulariek, oraingo honetan, Bizkaiko txistulari lagunen laguntzarekin. Pandemia hasi zenetik bertaratzeke zeuden. Guztiek elkarrekin kalejira egin zuten, herriko hainbat puntutan geldialdiak eginez eta pieza bereziak eskainiz. Ander Pastorizak grabatu zituen irudi batzuk.