Amaiera bikaina ikasturte zailenari

Ubane Madera Zangitu 2021eko ekainaren 19a

Atzo, barikua, poza ematen zuen Plaentxi Eskolaren patioa ikusteak. Umez beteta, guztiak kantuan, dantzan eta saltoka, pozik. Baita irakasleak ere. Ikasturtea hasi zenean, askorendako pentsaezina zen horrela ailegatzea amaierara. Bada, guztien artean lortu dute. Merezi dute oporrez gozatzea!