Soraluzen kasu barik

Ubane Madera Zangitu 2021eko ekainaren 21a

SARS CoV-2 koronabirus kasu barik segitzen du Soraluzek. Hala diote gaur, astelehena, argitaratutako datuek. Eibarren, berriz, gora egin dute atzemandako positiboek eta Mutrikun behera. Edozelan ere, oso gorabehera txikia dago hautemandako positibo kopuruan.

Debabarrenean, Soraluzek eta Debak dute egoerarik onena koronabirusari dagokionean. Soraluzek zeroan segitzen du eta Deban, berriz, zero kasu izateaz aparte, intzidentzia-tasa bera ere zerora ailegatu da.

Gainerakoan, gorabehera gutxi dago. Bizpahiru kasuren aldea, besterik ez. Mutrikuren semaforoak hori kolorean segitzen du, baina gainerako herri  guztietako semaforoak berde daude.

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar   6    32,76
  • Elgoibar  1     8,67
  • Mendaro  2    94,56
  • Deba  0           0
  • Mutriku  2      75,27
  • Soraluze   0    0
  • Debabarrena 11