Balkoitik balkoirako bertso saioa gaur Arranoko terrazan

Egoitz Unamuno 2021eko ekainaren 25a

Saioaren kartel iragarlea.

Gaur iluntzean, Joanes Ilarregi eta Maialen Akizu bertsolariek kantatuko dute balkoi banatatik Arranoko terrazara. Saioa 19:30ean hasiko da.

Osasun neurriak arindu ostean, Arrano Elkarteak kultur emanaldiak antolatzeari ekin dio berriz. Lehen ekitaldia gaur iluntzeko bertso saio berezia izango da; Joanes Ilarregi leitzarrak eta Maialen Akizu urretxuarrak librean eta tarteka gairen batzuek jarrita kantatuko dute balkoitik balkoira.