Abesbatzen kontzertu arrakastatsua

Egoitz Unamuno

Zapatuan, kiroldegiko frontoia goraiko bete zen Ganbara eta Ezoziko Ama abesbatzek eskaini zuten kontzertua entzuteko. Ordubete pasatxoko emanaldiaren ostean, azken kantua, Indodona (Hegoafrikar jatorrikoa), elkarrekin interpretatu zuten bi abesbatzetako kideek.