Opariekin etxera

Ubane Madera Zangitu

Atzo ere, eguena, entretenituta ibili ziren Kukumixoko udalekuetan dabiltzan umeak. Ibilaldiak, jolasak eta eskulanak egin zituzten, besteak beste eta horietako asko etxera eraman zituzten, opari. Harro-harro erakutsi zizkieten gurasoei eurek egindako kometak eta slime-ak, adibidez.