Skate Eguna argazkitan

Ubane Madera Zangitu 2021eko uztailaren 25a

Atzo, zapatua, herriko skate edo patinete zaleen tailerrekin hasi zen Skate Eguna. Ume mordoa izan zituzten Getxoko skate irakasleek euren azalpenak eta trukoak adi-adi entzuten eta ikasi nahian. Skate Eguna borobiltzeko, arratsaldean, La Kantera Skate Eskolako skatelariek erakustaldia egin zuten, skatearekin, eta, noski, entrenamendu ordu askorekin, zer egin daitekeen partekatzeko. Argazkiak: Borja Casas eta Ubane Madera.

Erlazionatuak

Skate erakustaldi sutsua

Ubane Madera Zangitu 2021 uzt 24 Soraluze