Plazentziatarron berbak

Zein da 'elemena' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021eko urriaren 9a

Jende elemena Durangoko azokan.

Aste honetako berba ''elemena" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Elemena berba ugaritasuna, 'mordoa', 'asko', adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Jente asko izan da perixan?" "Elemena!"  
  • Euskara batuan: "Jende asko izan da azokan?" "Elemenia!"

Iturria: Sorapedia Soraluzeko esamoldeak.

Iturri osagarriak:  Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak jasotzen du 'elemenia' formarekin eta Euskara Batuaren Hiztegiak ere 'elemenia' forma jasotzen du.