Bihar, domeka, esango du azken meza Gomezek

Ubane Madera Zangitu 2021eko urriaren 16a

Luis Gomez abadea elizan.

Bihar, domeka, esango du Soraluzen bere azken meza Luis Gomez apaiz oñatiarrak, 12:00etan. Soraluzen 19 urtez parroko lanak bete ondoren, Leintz ibarrera lekualdatuko dute. Gomezen lekua beteko duen Jon Loiola apaiz elgoibartarra ere izango da biharko elizkizunean.

Berezia izango da bihar eguerdiko elizkizuna, mezetan bi abade egoteaz aparte, Luis Gomez orain arteko parrokoa Soraluzeko parrokiaz eta komunitate katolikoaz agurtuko baita.