Lorez edertuta

Ubane Madera Zangitu 2021eko azaroaren 2a

Atzo, azaroaren 1a, Hilen Eguna izan zela-eta, egunotan, soraluzetar ugarik egin die hildako senideei edo lagunei bisita kanposantuan. Horren irudi, lorez apainduta daude hilerriko hilobi ia-ia guztiak eta halaxe koloretsu eta eder ikusten da kanposantua. Halaxe segituko du harik eta eguraldiak zapuztu arte.