Gaztañerre azokako kolore biziak argazkitan

Ubane Madera Zangitu 2021eko azaroaren 15a

Berde, gorri, hori, laranja… kolore biziek jantzi zuten Gaztañerre azoka, Soraluzeko ortuetako letxugen, porruen, azenarioen eta bestelako produktuen koloreekin. Baserritarren esanetan, uzta ona izan da aurtengoa, bai ortuetan eta baita azokan ere, zapatuan galdetutakoarengatik eta ikusitakoarengatik, Fernan Oregiren argazkiek erakusten duten moduan.