(BIDEOA)

Gabonetako doinuak biolontxeloko ikasleen eskutik

Ubane Madera Zangitu 2021eko abenduaren 23a

Atzo, eguaztena, herritar askok ezusteko pozgarria hartu zuten musika eskolako biolontxeloko ikasleek kalean egin zituzten emanaldi txikiekin. Plaza Berrian, Plaza Zaharrean zein Santa Ana kalean interpretatu zuten Gabonetako kantuz -eta bestelakoz- osatutako max-mixa Nagore Sanzek, Lorea de Castrok, Eider Unamunok eta euren irakasle Kikuk. Gainera, Gabonetako apaingarriekin jantzi ziren musikariak, giroa pixka bat alaitzeko.