Gabonetako parkea bertan behera

Erredakzioa 2021eko abenduaren 27a

Umeak puzgarrietan. Argazkia: artxiboa.

Bertan behera gelditu da abenduaren 30ean egitekoa zen Gabonetako Haur Parkea. "Egoera egunetik egunera okerragoa dela ikusita, nahiz eta pena haundia eman, puzgarriak aurrerago egitea"  erabaki duela jakinarazi du Atxolin Guraso Elkarteak. "Data berria dakigunean jakinaraziko dugu", gaineratu dute elkartetik.