Plazentziatarron berbak

Zein da 'Luizixa' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko urtarrilaren 14a

Luizixa Ezozibidian. (Artxiboko argazkia)

Aste honetako berba ''Luizixa" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Luizixa berba lubizia (etim.: lur-bizia) edo lurjausia izendatzeko erabiltzen da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Azkenengo eurixekin luizixak izan dira batian eta bestian."
  • Euskara batuan: "Azkenengo euriekin luiziak izan dira batean eta bestean"

Iturria: Bergara aldeko hiztegia

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta Euskara Batuaren Hiztegiajasotzen dute forma eta esanahi berarekin, baita Elhuyarren hiztegiak ere.