Plazentziatarron berbak

Zein da 'Añubia' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko martxoaren 4a

Aste honetako berba ''Añubia' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Añubia' berba eguzkiak jotzen ez duen parajea izendatzeko erabiltzen da Plazentziako euskaran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "San Martzial eguzki lekua da baina Sagar Erreka añubia".
  • Euskara batuan: "San Martzial eguzki lekua da baina Sagar Erreka ainubea".     

Iturria: Plazentziako berbak eta esamoldeak

Iturri osagarriak: 'Ainube' formarekin eta esanahi berarekin jasotzen dute Euskara Batuaren Hiztegiak, Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak, Eibarko euskara eta Bergara aldeko hiztegiak.