Ekintzailetzari buruzko gehigarria Debabarreneko aldizkarietan

DKT (Debabarreneko Komunikazio Taldea) 2022ko martxoaren 25a

Debabarreneko Komunikazio Taldeak (DKT) Ekinean Debabarrenean izeneko gehigarria landu du, eskualdeko euskarazko aldizkarietan txertatuta argitaratu dena. (Ikusgai  PDFan)

Ekintzailetza ardatz hartuta, gehigarrian Debabarrenean ekiteko gakoak, ekintzailetza adibideak, informazio praktikoa, hezkuntza-zentroek ematen dituzten aukerak, ekiteko orduan bidelagun izan daitezkeen elkarteak eta beste zenbait gai landu dira.

DKT taldea honako komunikabideek osatzen dute: Drogetenitturri (Ermua eta Mallabia), Pil-Pilean (Soraluze), Berriketan (Deba), Barren (Elgoibar eta Mendaro) eta …eta kitto! (Eibar).