Ukrainako gerra

Badute hobariak eskatzeko aukera

Ubane Madera Zangitu 2022ko maiatzaren 20a

Gaur, errefuxiatu ukrainarrak etxean dituzten herritarrek Soraluzeko Udalean egindako laguntza eskaeraren harira, Udalak argi laga nahi du udal teknikariekin izan duten bileran jakinarazi zaiela hobariak jaso ahal izango dituztela gizarte-laguntzak jasotzen dituzten gainerako pertsonek bezala. Esplikatu dute horretarako errolda agiria eta errefuxiatu ukrainarrentzat Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako laguntzen eskaeraren justifikantea aurkeztu behar dutela.