Margolari gazteen lanak ikusgai

Erredakzioa

Maiatzaren 28ra arte daude ikusgai Krabelin pintura eskolako ikasleek ikasturtean egindako 30 margolanetik gora, erakusketa aretoan. 

Atzo, martitzena, adibidez, margolarietako baten lagun taldea izan zen bertan. 


Honakoa da ordutegia:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Zapatuak: 12:00-13:30.