EHZ festibalerako sarrera bikoitza zozkatuko du Plaentxia.eus-ek

Erredakzioa

Kontzertua, Euskal Herria Zuzenean festibalean.

Plaentxia.eus-ek sarrera bikoitz bat zozkatuko du ekainaren 27tik 28ra Nafarroa Beherean egingo den Euskal Herria Zuzenean musika festibalerako. Ekainaren 2ra arteko epea dago zozketan izena emateko HEMEN. 

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean musika festibala ekainaren 27, 28 eta 29an egingo dute Nafarroan Behereako Arberatze-Zilhekoa herrian eta urtero moduan musika eta kultur ekitaldien eskaintza zabala eskainiko dute:  . Ikus egitarau osoa.

Iaz, Anton Akizuri egokitu zitzaizkion bi sarrerak eta "EHZ jaialdian oso giro ona topatu dugu eta kontajiatu egin gaitu" izeneko kronika argitaratu zuen Plaentxia.eus-en jaialdian bizi izan zuena kontatuz.