Sora txapeldun!

Erredakzioa 2022ko ekainaren 5a

Sorak Gipuzkoako Kopa irabazi berri du. 3-1 irabazi du goizean Idiazabalen jokatutako partida. Oraindik han dira garaipena ospatzen, baina laster irtengo dira handik herrirantz eta harrera egingo diete udaletxean. 14:15ean da hitzordua.