Jaien pare ia

Ubane Madera Zangitu 2022ko ekainaren 7a

Zapatuan, Erregetxea jolas-parke erraldoi bilakatu zen, Atxolin eta Keixeta guraso elkarteen eskutik. Puzgarriek, tirolinak, palomitak egiteko makinak eta jakina, dozenaka eta dozenaka umek erabili zuten normalean ibilgailuek okupatuta izaten duten erdiguneko espazioa. Egun batez, bazirudien herriko jaiak zirela, umeendako, behintzat. Argazkiak: Irati Iñurrieta.