Demaseko eguna

Ubane Madera Zangitu 2022ko ekainaren 13a

Atzo, domeka, Ezoziko joko-zelaia zein bertako harmailak errugbi jokalariz eta zalez bete-beteta egon ziren, III. Errugbi Egunaren bueltan. Errugbi jarduerak egin ondoren, hirugarren zatian, elkarrekin jolasean ibili ziren, urarekin, batik bat. "Oso oso gustora geratu gara. IKARAGARRI!!!", diote antolatzaileek, Sora Rugby Taldeko kideek. Argazkiak. Fernan Oregi.