Kalitate handiko ikuskizuna

Ubane Madera Zangitu 2022ko ekainaren 26a

Atzo, zapatua, maila altuko kontzertua eskaini zuten Bergarako Orfeoiak, Ezoziko Ama Abesbatzak eta Aequus Ensemble taldeak Araneko frontoian. Musikariek bakarka jo zuten hasieran; gero, Nere Ibarra sopranoak eta Aitor Garitano tenoreak jardun zuten bakarka; azkenik, guztiek batera interpretatu zituzten Mozarten doinuak. Estra modura, Mozarten Ave Verum Corpus interpretatu zuten. Segidan, kontzertuaren mostratxo bat ikusgai.