Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, larrialdi zerbitzuek istripua gertatu zen lekuan bertan artatu zuten gaztea, harik eta anbulantzia medikalizatuan Donostiako ospitalera lekualdatu zuten arte, oso larri. Han hil zen gero. Ertzaintzak, ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak argitzeko.
Heriotzaren berri jakin orduko, atsekabe handia zabaldu da herrian.