ARGAZKI SORTA

Udalekuen poza lau haizetara

Ubane Madera Zangitu 2022ko uztailaren 15a

Gaur, Soraluzeko kaleak musikaz, barrez eta umez beteta daude, Kukumixoren udalekuen azken eguna den honetan, egun osoko festa egiten ari baitira kalerik kale eta txokorik txoko. Kukumixoko begiraleek sukaldaritza, ile-apaindegia, grafiti-gunea eta slime-gunea egokitu dituzte eta umeak batetik bestera dabiltza denetik probatzen, autobus magikoarekin eta bertako gidari zoroekin. Bazkalostean ur-txirrista muntatuko dute, udaletxe ondoko aldapan.