Soraluzeko Jaiak

Eztanda egin dute jaiek

Ubane Madera Zangitu 2022ko uztailaren 22a

Anbulatorioko zein Mesedeetako egoitzako langileek pregoia irakurri ondoren, kanoikadaren danbatekoarekin egin dute eztanda jaiek. Hiru danbateko bota dituzte, konfetiaz koloreztatuta. Haien  ondotik etorri dira umeen eta gazteen arteko gaseosa-dutxak eta Galtzagorrien ondorengo kalejira. Hasi dira, bada, jaiak. Gaurkoa eta beste lau egun daude festez gozatzeko.