Soraren partida bertan behera

Erredakzioa 2023ko otsailaren 5a

Atzo, zapatua, bertan behera geratu zen Sorako Erregional mailakoen partida, arbitroa ez zelako bertaratu. Partida jokatu ahal izateko irtenbide bila ibili arren, ez zuten lortu eta hurrengo baten jokatu beharko dute Sorakoek donostiarren kontrako norgehiagoka.