395 zuhaitz landare gehiago Azaliatxoko lurretan

Egoitz Unamuno 2023ko otsailaren 13a

Zapatu goizean egin zen Baso Biziakek eta Lurgaiak deitutako landaketa Azaliatxo baserriko lurretan. Hogeita lau lagunek parte hartu zuten eta hainbat zuhaitz mota landatu zituzten: haritzak, urkiak, gaztainak, gorostiak... Guztira, 395 landare. 

Zehazki, ondorengoak dira zapatuan landatu zituzten zuhaitzak: 210 haritz, 70 urki, 20 elorri zuri, 20 zumalakar, 20 gaztaina, 20 elorri beltz, 10 sahats, 9 , 8 gorosti, sagarrondo, 4 ezki eta 4 mendiko zumar.  

Eguraldi ederrarekin landatu zituzten zuhaitzak eta ostean, elkarrekin jatordua egin zuten San Andresen.