Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Soraluzetarrak ere Lilatoian

Ubane Madera Zangitu 2023ko martxoaren 6a

Soraluzetarrak Lilatoian. Argazkia: Gorka Zubiaurre.

Atzo, domeka, Lilatoian parte hartu zuten 6.000 emakume pasaren artean, Soraluzeko ordezkaritza ere izan zen. Boulevardean 10:00etan elkartu eta talde argazkia atera zuten; bertan ageri dira urte luzez Lilatoian parte hartu dutenak zein belaunaldi berriak. Bada Donostiarako bidaia Arrasatetik egin zuenik ere.