Soraluzeko Pilota Elkartekoak Euskal Herriko txapeldun

Erredakzioa 2023ko martxoaren 11

Manex Balerdi eta Ander Murua Aitor Atxotegi entrenatzailearekin.

Ander Muruak eta Manex Balerdik Soraluzera ekarri dute Euskal Herriko pilota txapelketako txapela. Atzo iluntzean, 22-12 irabazi zuten Tolosako Beotibarren jokatutako partida, norgehiagokaren hasieratik bizkaitarrei aurrea hartuta.

Atzo, barikua, indartsu ekin zioten Euskal Ligako finalari Soraluzeko Pilota Elkarteko Manex Balerdik eta Ander Muruak, 10-0ko aldea ateratzeraino Oier Hormaetxe eta Edorta Bilbaori.

Orduantxe hasi ziren lezamarrak tantoak egiten, baina Soraluzeko elkartekoek hasieran lortutako abantailari eutsi egin zioten eta 18-4, 19-10 eta azkenean, 22-12 eginda bukatu zuten partida.

Bestalde, esan finala Ander Muruak jokatu zuen arren, txapelketako partida erdiak Aitor Mendizabal aurrelariak jokatu zituela.