Domekan, irristaketan ibiltzera joateko gonbita

Ubane Madera Zangitu 2023ko martxoaren 17a

Etzi, domeka, berriro ere izango da irristaketan egiteko aukera, Igandetan Irristaketa ekimenaren bitartez. Araneko frontoian irristaketa librea egiteko aukera izango da, 11:00etatik 12:45eara. Pertsona guztiei zuzendutako ekimena da, haurrei, gazteei zein helduei. Joan den domekan egin zuen lehen deialdia Marras Irristaketa Taldeak eta oso pozik geratu ziren erantzunarekin, 30 bat lagun azaldu baitziren.