Plazentziatarron berbak

Zein da 'Maxkala' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko martxoaren 24a

Aste honetako berba ''Maxkala" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Maxkala berba norbait edo zerbait ahul, indarrik gabe, zimelduta dagoela esateko erabiltzen da Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Hi maxkala haiz eta ezin don gaupasarik egin"
  • Euskara batuan: "Hi maskala haiz eta ezin dun gaupasarik egin" 

Maxkaldu forman ere bai: 

  • Plazentziako berbetan: "Hau lora hau maxkalduta daok, urik ez dotsalako egiten" 
  • Euskara batuan: "Hau lore hau zimelduta zegook, urik ez dioalako egiten" 

Iturria: Luis Mari Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskara Batuaren Hiztegiak, Orotariko Hiztegiak. Bergara aldeko hiztegiak eta esanahi gehiagorekin Eibar aldeko hiztegiak.