Gaur, euskal selekzioa Ezoziko futbol zelaian

Ubane Madera Zangitu 2023ko maiatzaren 9a

Sora Futbol Taldeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, gaur, martitzena, 17 urtez azpiko nesken futboleko euskal selekzioak Ezoziko futbol zelaian entrenatuko du, 18:00etan. Xehetasunen arabera, herriz herri ibiltzen dira entrenamendu saioak egiten eta oraingoan Soraluzera etortzeko baimena eskatu dute. Interesa duen edozein bertara daiteke entrenamendua ikustera.