IZEN-EMATEA ZABALIK

Leitza-Tolosara txangoa

Ubane Madera Zangitu 2023ko ekainaren 6a

49 soraluetar Areetan, Itxaropenak antolatutako txangoan, maiatzaren 24an.

Azken boladan, txangorik txango dabiltza Itxaropena Erretiratuen Elkartekoak. Maiatzean, Bizkai aldean ibili ondoren, ekainaren 28an, Leitza-Tolosa inguruak bisitatuko dituzte. Besteak beste, txotxongiloen museoa, txokolatearen museoa zein harri-museoa ikustera joango dira. Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 15era arte. 

Ekainaren 28an, Soraluzetik 09:15ean abiatuko dira Tolosa aldera. Han, Topic txotxongilo museoa edo Gorrotxategi txokolatearen museoa ikusi ahalko dituzte. Ondoren, 14:00etan, Tolosako nagusien zentro Harizpen bazkaldu egingo dute eta arratsaldean, Leitzako Peru-harri museoa bisitatuz borobilduko dute eguna.

Txangoaren prezioa da 35 euro eta zabalik dago izena emateko epea, martitzenetan 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 18ra arte eman ahal da izena.