Soraluzeko Jaiak

Santiago bezperako musika emanaldiak argazkitan

Ander Gomez

Musikaz blai, baina baita urez ere, asteleheneko rock gauean: tarteka zaparrada, tarteka zirimiria, euriak ez zuen etenik izan; baina ikusleek —zuhaitzen azpitik Plaza Zaharrean, txosnapetik Zubi Nagusian— ikuskizun bikainak disfrutatzeko aukera aprobetxatu zuten.

Argazkietan ikusgai Txaberria, Muzak eta Old Glasses taula gainean.