Bihar zabalduko dituzte ur parkearen txorrotak

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 10a

Etxaburuetako ur parkea.

Udalak jakinarazi du, bihar, barikua, zabalduko dutela Etxaburuetako ur parkea eta aurrerantzean egunero zabalik izango dela goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara bitartean. Ur txorrotek tenporizadore bat dute eta botoiari sakatu ostean, 4 minutuz jaurtitzen dute ura, eta ondoren berriz sakatu behar zaio. Txorrotetako ura ur sistema orokorretik dator (Urkulutik).