Ederki asko Gabonetako parkean

Erredakzioa

Gaur goizean, ume mordoa ibili da Atxolin guraso elkarteak antolatutako Gabonetako parkean. Eguraldi makurretik babespean, saltoka eta txirristean gora eta behera ibili dira. Arratsaldean atzera ere zabalduko dute, 16:30etik 18:30ak arte. Bazkideendako doan da sarrera, gainontzekoendako 3 euro.