Amantal, txapel eta danbor eta guzti

Ubane Madera Zangitu

Amantal zuriak soinean, sukaldari txapelak buruan, dotore jantzita ibili dira gaur goizean Mesedeetako egoitzakoak. Danborrak ematerakoan, makilekin jardun dute, berriz, dinamizatzaileak emandako erritmoan jotzen San Sebastian Martxa.