Martxoak 8 Soraluzen

M8a prestatzeko bilera deitu dute

Ubane Madera Zangitu 2024ko otsailaren 26a

Datorren asteko barikuan, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, egun hori prestatzeko deia egin du Soraluzeko M8 Plataformak. Horretarako bilera irekia antolatu du gaurko, astelehena, 18:30ean, Kalebarrengo lokalean.