Bihar, zapatua, Soraboxek antolatutako boxeo jaialdia egingo da herrian. Pisaketa 16:00etan izango da, Gila tabernan, eta borrokak 18:00etan hasiko dira, Arane kiroldegian. Sarrerak bi lekuotan erosi ahalko dira; 15 euroan gaur (ostirala), 20 euroan bihar.
Bideoan, Ixa Rodriguez entrenatzailearen adierazpenak eta Soraboxen izenean borrokatuko duten Mohcine El Kabouri (Soraluze) eta Ibon Munietagandikoetxea (Bergara) boxeolarien hitzak, jaialdi aurreko azken entrenamenduan.
2024 ots 16 Soraluze