Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Pello Otxandianoren aldeko boto eskean

Ubane Madera Zangitu 2024ko apirilaren 14a

Barikuan, Soraluzeko EH Bilduko Udal Gobernuko hiru zinegotzi, Ana Maiztegi, Iker Uzin eta Maite Quintanilla hauteskunde kanpaina egiten ibili ziren, Zubi Nagusia-Kalebarren inguruan. EH Bilduren proposamenak jasotzen dituen eskuorriak zein domekarako boto paperak banatu zizkieten herrikideei. Esan zutenez, eskuorriak agortu egin zitzaizkien.