Gorengo mailari eutsiko diote kadeteek eta nagusiek

Ander Gomez 2024ko maiatzaren 3a

Hurrengo denboraldiari begira, matematikoki mantentzen dira Gorengo mailan Sorako bi taldeok, asteburuan izandako emaitzen ostean. Bideoan, 2023ko maiatzean mailaz igotzea lortzean herrian egin zieten harrera. Bideoa: Ubane Madera Zangitu.

Hiru jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, baina Sorako bi taldek ziurtatuta daukate jada Gorengo mailako plaza: Kadeteek zestoarren aurka jokatu zuten zapatuan eta 5-2 irabazita lortu zuten mailari eustea; nagusiek nahikoa izan zuten Antzuolaren kontra berdintzearekin.

Jarraian bi taldeen sailkapenak partiduon ostean:

GIZONEZKOEN GORENGO MAILA

Pos. Taldea Puntuak
1 MONDRAGON C.F. 65
... ... ...
9 SEGURA K.E. 34
10 SORALUZE C.F. 33
11 BILLABONA K.E. 31
12 ZESTOA K.B. 29
13 ARETXABALETA K.E. B 28
14 ANTZUOLA K.E. 22
15 ZUMAIAKO F.T. B 22
16 BERGARA K.E. B 20

KADETEEN GORENGO MAILA

Pos. Taldea Puntuak
1 URKI C.D. 69
... ... ...
10 BEASAIN S.D. B 36
11 SORALUZE C.F. 29
12 BURUMENDI F.G. 26
13 LAGUN ONAK C.D. B 17
14 BERGARA K.E. B 16
15 HERNANI C.D. B 13
16 AMAIKAK BAT K.E. B 1

Hurrengo partidak

Alde horretatik, lasaitasun osoz joka dezakete datozen partidak, baina ziur gogor borrokatuko dutela Sorako mutilek, sailkapenaren erdiguneko posturik altuenetan bukatzeko 2023-2024 denboraldi hau.

Nagusiek Zestoan jokatuko dute domekan (maiatzak 5), 16:30ean. Kadeteek etxean daukate norgehiagoka, 17:00etan, Amaikak Bat B taldearen kontra.


Talde guztien partidak (eguna, tokia eta ordua) Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.