ARGAZKI-ALBUMA

Suarekin jolasean

Ubane Madera Zangitu 2024ko ekainaren 24a

Atzo, Udate gaueko errituen ondoren, suaren erakargarritasunari men egin eta harekin jolasean ibili ziren gauerdi ingurura arte, gazteenak, batik bat. Haren bueltan dantzan, korroan, saltoka… azken txingarrak desagertu ziren arte eutsi zioten; hala ere, aurten, euriaren eraginez, goizegi bukatu zen guztia eta gehiagoren gosez geratu ziren asko.