Soraluzeko Jaiak 2024

Kantu tradizional eta herrikoiak Plaentxia Kantuan taldearen eskutik

Ubane Madera Zangitu 2024ko uztailaren 24a

Jaiak musikatzen hasteko, Kantujira egin du Plaentxia Kantuan taldeak eguerdi partean. Kantu herrikoi eta tradizionalak haizatu dituzte kalerik kale eta herritar asko izan dituzte kantuan lagun.