Soraluzeko Jaiak 2024

Elkarrekin kantuan, bazkaltzen eta jolasten hasi dute parranda gazteek

Ubane Madera Zangitu

Eguerdian txapliguak jaurti ondoren hasi dute parranda gazteek. Bazkal aurretik Karropoteoarekin ibili dira, kantuan eta dantzan; elkarrekin bazkaldu dute segidan zubian eta jai-hasiera borobiltzeko, barre ederrak bota dituzte zubian egin dituzten jolasekin. Argazkiak: Ander Gomez.