Aurten ere bete da tradizioa

Erredakzioa 2024ko irailaren 8a

Atzoko egunsentiarekin batera, adar doinuak haizatu zituzten San Martzialdik, hango jaietako arima den karidadeko salda gertu zegoela iragartzeko. Bertara arrimatu zirenek salda gozoa eta txorizo pintxoak izan zituzten hamaiketakorako. Izan zen Oñatitik etorri zenik ere su baxuan egindako salda probatzera.