blues hotsak

Soulik klasikoena

Egoitz Unamuno 2024ko azaroaren 23a

Atzo iluntzean, J.P. Bimenni & The Black Belts taldeak Blues Hotsak jaialdiko lehen kontzertua eskaini zuen antzokian. Garai bateko soularen kutsuko emanaldia izan zen, zenbaiti Otis Redding handia gogorara ekarri ziona. Publikoan ehunetik gora musikazale batu ziren, asko inguruko herrietatik etorritakoak.