Errigorak, zorionak eta eskerrak eman dizkie Nafarroa Hegoaldeko nekazarien produktuak eskatu dituzten milaka euskaltzaleei: " Euskal Herri osoko euskalzaleen elkartasunari esker saskien bidez inoiz bidalitako ekarpenik handiena jasoko du Agerreko euskalgintzak aurten! Lorpen honen arrazoi nagusia denon artean sortu dugun auzolana da. Beraz, egindako lana ospatzea dagokigu! BIBA GU!".
Horrekin batera gogorarazi du kalitatezko produktuak (kontserbak eta abar) eskuratzeko hurrengo aukera udaberrian izango dela.