OHARRA

Itxiera puntualak Gabolatseko zubian

Ubane Madera Zangitu 2024ko abenduaren 3a

Obretako kamioia Gabolatseko zubian, gaur goizean.

Gaur, martitzena, puntualki itxi egingo dute Gabolatseko zubia. Zubi txikia bota eta berria ipintzeko lanak hasita daude, eta, orain arte zubiko zirkulazioan eraginik izan ez duten arren, lanen eragina handitzen joango da. Gaur, langile bat izango da bertan, zubia ixten dutenean zirkulazioa desbideratzeko. Udaltzaingoak esan duenez, 11:00ak ingurura arte izango dira bertan.

Moyua enpresak egingo ditu Gabolatseko zubi zaharra ordezkatzeko lanak. 10 hilabeteko epea izango du eta 1.888.603,08 eurotako inbertsioa egingo da, URA agentziak finantzatuta. 

Erlazionatuak